Espezialistak gara altzari zaharren, margolanen zein bestelako dekorazio obkeztuen mantentze eta zaharberritze lanetan.
Aurretik azterketa bat egiten dugu, irtenbiderik onena eskaini ahal izateko.
Mota guztietako altzariak zaharberritzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu; estilo eta garai ezberdinetako altzariak.
Badakigu altzari bakoitzak istorio bakarra duela, eta gure helburua balio sentimental hori zaintzea da, kalitate handiko zaharberritze-teknikak erabiliz, pieza bakoitzak bere esentziari eusten diola ziurtatzeko.
Akabera tradizionaletan espezializatzen gara, eta kontu handiz hautatutako materialak erabiltzen ditugu, zuraren edertasun naturala nabarmentzen dutenak.
Margolanak zaharberritzeko eskaintzen dugun zerbitzua zure artelanei edertasuna eta balioa itzultzeko pentsatuta dago, haien historia babestuz eta denborak ezkutatu ahal izan dituen xehetasunak berreskuratuz. Margolan bakoitza arretaz aztertzen dugu, bere egoera zein den ulertzeko, kalteak identifikatzeko eta zaharberritze-plan bat diseinatzeko, beti ere, emaitzarik onenak eta piezarekiko errespetua bermatuz.
Dekorazioa etxeko altzariak pertsonalizatzeko eta biziberritzeko modu bat da; aukera ematen du gustoko duzun estiloan integratzeko eta espazio bakoitzari ukitu berezi bat emateko. Altzariak dekoratzeko teknika asko daude, akabera tradizionaletatik ikuspegi modernoagoetara. Gure akabera pertsonalizatuek aukera ematen dute zure altzariak pieza paregabe bihurtzeko.
Gure tailer eta eskolak esperientzia praktikoa eta aberasgarria eskaintzera bideratuta daude. Zure proiektu pertsonalei ekin ahal izango diezu.